«PENTAGRAMAENEA» antzerkia

Musikan «Pentagramaenea» izeneko antzerkia prestatu eta gero, Haur Hezkuntzako ikasleei aurkeztu diegu.
Pertsonaiak, jantziak, elkarrizketak edota atrezoa prestatzen asko disfrutatu dugu.
Otro sitio más de Comunidad de blogs del CP La Cruz, de Allo
Musikan «Pentagramaenea» izeneko antzerkia prestatu eta gero, Haur Hezkuntzako ikasleei aurkeztu diegu.
Pertsonaiak, jantziak, elkarrizketak edota atrezoa prestatzen asko disfrutatu dugu.
Asko disfrutatu dugu!
Ana Jaka euskal idazlearen bisita baino lehen, Ixon liburuaren tertulia egin genuen. Ondoren, bere biografia landu eta galderak prestatu genituen ere. Ana eskola etorri zen egunean, berarekin hitz egiteko aukera izan genuen.
Gainera, Marimatraken posterrak oparitu zizkigun.
Eskerrik asko Ana.
Paisaia motak landu eta gero, gure maketa eraiki dugu. Ondoren, bi taldetan ahozko azalpenak prestatu ditugu. Eta bukatuzeko, eskolako beste ikaskide batzuei erakutsi diegu.
Azkeneko asteetan, berrien eta iragarkien inguruan gauza pila ikasi ditugu.
Gaiari amaiera emateko, kazetariak izan gara eta gure telebista saioa prestatu dugu: «Alloberri». Bertan, albiste interesgarriak eta iragarki dibertigarriak entzun ditugu.
Hilabete honetan ingeleseko saioetan prehistoriako gaia landu dugu eta nolako artea egiten zuten ikusi eta egin dugu.
Gaurko egunean, Ander, La Mala Pekora taldeko kidea gurekin egon da.
Musika ikasgaian, Claudiarekin, galdera ezberdinak prestatu genituen eta gaur Anderrekin hitz egiteko akera izan dugu. Horretaz gain, bere musikaz disfrutatzeko aukera izan dugu ere.
Eskerrik asko Ander!
3. eta 4. mailako ikasleak Arantzan egon gara. Bertan, beste eskolako ikasleekin batera dinamika eta jolas ezberdinak egin ditugu.
Aste honetan, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleak mahai jolas ezberdinetan aritu gara.