KANPALDIA HONDARRIBIAN
Asko disfrutatu dugu!
Otro sitio más de Comunidad de blogs del CP La Cruz, de Allo
Asko disfrutatu dugu!
Ana Jaka euskal idazlearen bisita baino lehen, Ixon liburuaren tertulia egin genuen. Ondoren, bere biografia landu eta galderak prestatu genituen ere. Ana eskola etorri zen egunean, berarekin hitz egiteko aukera izan genuen.
Gainera, Marimatraken posterrak oparitu zizkigun.
Eskerrik asko Ana.
Paisaia motak landu eta gero, gure maketa eraiki dugu. Ondoren, bi taldetan ahozko azalpenak prestatu ditugu. Eta bukatuzeko, eskolako beste ikaskide batzuei erakutsi diegu.
Azkeneko asteetan, berrien eta iragarkien inguruan gauza pila ikasi ditugu.
Gaiari amaiera emateko, kazetariak izan gara eta gure telebista saioa prestatu dugu: «Alloberri». Bertan, albiste interesgarriak eta iragarki dibertigarriak entzun ditugu.
Hilabete honetan ingeleseko saioetan prehistoriako gaia landu dugu eta nolako artea egiten zuten ikusi eta egin dugu.
Gaurko egunean, Ander, La Mala Pekora taldeko kidea gurekin egon da.
Musika ikasgaian, Claudiarekin, galdera ezberdinak prestatu genituen eta gaur Anderrekin hitz egiteko akera izan dugu. Horretaz gain, bere musikaz disfrutatzeko aukera izan dugu ere.
Eskerrik asko Ander!
Zorionak eta urte berri on!
3. eta 4. mailako ikasleak Arantzan egon gara. Bertan, beste eskolako ikasleekin batera dinamika eta jolas ezberdinak egin ditugu.
Aste honetan, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleak mahai jolas ezberdinetan aritu gara.
Aste honetan Iñaki Zubeldia gure eskolara etorri da.
Iñakik hainbat ipuin kontatu zizkigun eta horretaz aparte, txikitan bizitako abenturak kontatu zizkigun.
Oso interegarria izan zen eta bikain pasa genuen!