Udazkena aurrera doa eta eguna gero eta laburragoa denez iluna dugu nagusia baina nik hegaztien migrazioari buruz hitz eign nahi dut.
Udazkena izaten da hegaztiak martxan jartzen direnean iparraldeko herrietatik hegoaldeko herrietarantz. Izugarria da zenbat hegazti mota nahiz txiki edo handi mugitzen direnak garai hauetan. Denak ez dira aldi berean mugitzen baizik eta txandatze bat ematen da guztien artean. Normalean hegazti txikiak abiatzen dira lehen eta ondoren handiak. Noski, batzuk besteak baino denbora gehiago behar dute bidaia egiteko eta jakina denek ez dute helmuga bera.
Migrazio edo martxa honetan hegoalderantz hegazti batzuk milaka kilometro egiten dituzte eta bada bat, oilagorra izenekoa, hegazti azkarra izateaz gain bere ibilbidea eta jokaera oso berezia egiten dutena.
Oilagorra gai da oso urrutitik etortzeko(Ukrainia, ipar Alemnia , Errusiatik…) eta gainera askotan bakarrik, beste batzutan bikoteka eta baita ere ikusi izan dira bandaka edo taldetan. Oso hegazti berezia da bai ohiturak eta duen jokaeragatik. Gainera
ezagutzen da izen honekin toki askotan, » Basoko erregina » hain da guztiz azkarra eta estimatua bai biologo artean eta noski! ehizturi artean oso estimatua eta zaila ehitzazeko bere portaerangatik.
Beno, luzatuko nintzateke gehiago gai honekin baño ez dut astirik, beraz beste batera arte eta ea gustokoa duzuen artikulua.